Aconcaguara bidaia gaur, Mendizale Astearekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera, gaurko proiekzioari, Biterin. 

Atzo eman zitzaion hasiera Mendiriz Mendik urtero antolatzen duen Mendizale Asteari. Atzo, Aitor Igiñitzen, Mundua arnastu nahian dokumentala proiektatu zuten, eta ederki pasa zuten bertartu zirenek, basamortu gogorrenen istorioak entzuten. 

Gaurkoan, Ander Ibargunenen, Unai Segurajauregiren eta Julen Agirianoren Aconcagua-Harria egarri dokumentala proiektatuko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita. Aconcagua mendia bera, Unaiek aurretik begiz jota zuenak, eta hirukotea osatu zutenean, bertara joatea erabaki zuten. 

Igandera arte izango du jarraipena Mendizale Asteak, eta bihar, Xabier Albisturren bisitaz gozatzeko aukera ere izango dute, bertaratzen direnak. 'Oporretan' dokumentala jarriko dute Biteriko pantailan, eta Xabierrek, oporrak pasatzeko hiru modu ezberdin kontatuko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!