Rufino garaile, Elur Txori elkartearen XXXI.Sagardo txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

XXXI. Sagardo txapelketan parte hartu zuten sagardotegien ordezkariak.

Rufinok irabazi zuen txapelketa 1138 punturekin; bigarren Altzueta gelditu zen 1127 punturekin, eta hirugarren Urruzola-Elutxeta, 1117 punturekin. 

Larunbatean, XXXI.Sagardo txapelketa jokatu zen, Elur Txori elkartean eta bertan egon zirenek berretsi dute sekulako giroa egon zela. Afari baten bueltan bildu ziren bertaratutako guztiak, Iker Ormazabal 'Tturko' eta Andoni Mujika bertsolariek girotuta. 

XXXI. txapelketa honetan, guztira 10 sagardotegik hartu zuten parte, honakoak hain zuzen ere: Alberro, Altzueta, Astiazaran, Elorrabi, Elutxeta, Iparragirre, Itxasburu, Oiarbide, Rufino eta Zelaia sagardotegiak. 

Lehenengo postua Rufinok lortu zuen, 1138 punturekin; bigarren gelditu zen Altzueta 1127 punturekin; eta hirugarrena, berriz, Urruzola-Elutxeta sagardotegia gelditu zen, 1117 punturekin. Rufinori, txapela eta Esnal AXA Artekaritzak babestutako garaikurra eman zitzaion; bigarrenari, Gorosek babestutako garaikurra, eta hirugarrenari, Dorronsoro okindegiak babestutako garaikurra. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!