Autobuserako txartelak hartzeko aukera, hilaren 10era arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00

Azaroaren 12rako, manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon. «Ezker independentistok eta subiranistok Bilboko kaleetan euskal olatua sortu behar dugu», azaldu du Hernaniko EH Bilduk. Bertaratzeko, autobusa antolatu dute, eta txartelak 10 euro balio du. Zerrenda Garin tabernan egongo da, eta izena emateko aukera etzi amaituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!