Barrionuevok aitortu du berak agindu zuela Jose Mari Larretxea bahitzea

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 8a, 00:00
Jose Barrionuevo. Argazkia: berria. CC BY-SA 4.0

Gerra zikinean izan zuen eginkizuna aitortu du eta delitu gehiagoren berri ere eman zuen Barrionuevok, El Pais egunkarian. 

Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiari eta Segundo Mareyren bahiketarengatik kondenaturikoari egindako elkarrizketa argitaratu zuen, igandean, El País egunkariak. Bertan, Barrionuevok aitortu zuen gerra zikinean izan zuen eginkizuna, eta delitu gehiagoren berri ere eman zuen; haien artean, Jose Maria Larretxea hernaniarra, ETA politiko-militarreko kidea, bahitzea agindu zuela. Honakoa adierazi zuen El Paísek egindako elkarrizketan: «Kongresuan egin nuen agerraldi batean aitortu nuen; agindua eman nuen Alberto Martin Berriosen bahiketaren arduradun nagusia (Larretxea) atxilotu eta Espainiara ekartzeko. Ez genekien Martin Berrios non zeukaten, baina bai nor zen operazioaren burua. Harrapatu zuten, baina tipo haundia zen, eta ez zen maletategian sartzen. Borrokan ari zirela, Frantziako Polizia iritsi zen, eta bahiketa zapuztu zuen. Nik nire gain hartu nuen gertatutakoaren erantzukizuna. Ez zuen ondoriorik izan». Ministro ohiaren adierazpenek iskanbila haundia sortu dute azken egunotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!