Musa, tutea, toka, diana... Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 00:00

Gabonetako saskien zozketa, 2020ko abenduan.

Karta txapelketak eta askotariko jolasak antolatu dituzte. Izen-ematea: azaroaren 11tik 18ra, Goiz Eguzkin.

Urtea ezin hobe amaitzeko, Karta Txapelketak eta kale-jolasak antolatu ditu Goiz Eguzkik. Azaroan eta abenduan izango dira ekintzak, eta laster zabalduko da izena emateko epea. 

Parte hartzeko interesa dutenek, azaroaren 11tik 18ra izango dute gustukoen duten txapelketetan edota jolasetan izena emateko aukera. Betiko moduan, bulego ordutegian izango dira izen-emateak. Gainera, izena emateko, 5 euroko fidantza jarri beharko da, eta txapelketak amaitzean itzuliko da, betiere pertsona horrek ekintzetan parte hartu baldin badu. 

Egitaraua borobiltzeko, sariak egongo dira jolas eta txapelketa bakoitzeko txapeldunentzat eta txapeldunordeentzat. Sariak abenduaren 21ean banatuko dituzte, Gabonetako Zozketaren eta Santo Tomas egunean.

 

KARTA TXAPELKETAK ETA KALE JOLASAK

GOIZ EGUZKIN

- Txapelketak

Azaroak 21, 23, 25, Musa.

Azaroak 28, 30 eta abenduak 2, Tutea.

Abenduak 5, 7, 9, Eskoba.

Abenduak 12, 14, 16, Punttua.

- Kale jolasak

Azaroak 29 eta abenduak 1

*Euria eginez gero, astebete atzeratuko litzateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!