Kolpea jaso zuten atzo trikoloreek, Zarautzen aurkakoan, 21-13 galduta

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 00:00

Beñat Arizeta hernaniarra, atzo, Zarautzen aurkako partiduan. Argazkia: HCRE

Orain arteko partidu zailena izan zen hernaniarrentzat, eta Astin gelditu zen garaipena.

Primeran hasi zuen denboraldia Hernanik, mutilen Ohorezko B mailan. Hirutik hiru norgehiagoka irabazita, indartsu heldu diete hernaniarrek orain arteko aurkariei. Hala ere, partidu zaila izan zuten trikoloreek, joan den igandean, eta denboraldiko lehenengo porrota jaso zuten Zarautzen aurka 22-13 galduta.

Norgehiagoka zaila espero zen aste hasieran, baina, betiko moduan, dena emateko prest atera zen Hernani. Baina trikoloreek sailkapen orokorrean zarauztarrek baino zazpi puntu gehiago bazituzten ere, jakin bazekiten erronka haundia izango zela igandekoa. Izan ere, Zarautzek orain arte bidea zaildu die ligako talde sendoenei, eta, atzo, zaila jarri zion Hernaniri ere.

Markagailuan aurreratu zen Hernani, 0-7koarekin, baina etxekoek segituan hartu zuten aurrea, eta, azkenean, partidu borrokatu baten ostean, Zarautzen gelditu zen garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!