Bigarren postua lortu zuen Nerea Ibarzabalek Ficoban, BTNren hirugarren finalaurrekoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 00:00

673 puntu batu zituen markina-xemeindarrak. 710 punturekin gailendu zen Sustrai Colina, bigarren itzulirako zuzeneko pasea eskuratuta. 

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren finalaurrekoa jokatu zen herenegun, Irungo Ficoba aretoan. 2.510 bertsozale bildu ziren bertan saioa entzutera, eta tartean izan zen Urumea bailarako ikusle mordoa.

Oholtza gainean izan zen Nerea Ibarzabal, Hernanin bizi den markina-xemeindarra, beste bost kantukiderekin batera. Saio ederra egin zuen Ibarzabalek, eta 673 puntu eskuratuta, bigarren postua lortu zuen. 

Sustrai Colina gailendu zen, eta zuzeneko txartela eskuratu zuen finalaurrekoen bigarren itzulirako. Hurrenez hurren, honako hauexek izan ziren puntuazioak: Sustrai Colina, 710; Nerea Ibarzabal, 673; Jone Uria, 660,5; Miren Artetxe, 644,5; Maddalen Arzallus, 635; eta Ane Labaka, 631,5.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!