C.D. Hernaniko esku pelota sailak antolatuta, egun haundia izan zen larunbatekoa, herriko pelotarientzat. Egun osoko egitaraua antolatu zuten, eta esku pelota izan zen protagonista. Ojuelek eta Lizeagak Bergarako Etxaniz eta Gartzia 22-5 garaituta, klubeko kategoria bakoitzeko esku pelotarien eta entrenatzaileen aurkezpena izan zen. Bertsolariek ireki zuten Tilosetako aurkezpena, eta Unai Agirrek, Ojuelen eta Lizeagaren garaipenaz gain, plazan zeuden umeen presentzia azpimarratu zuen.