Partidu ikusgarri batekin eman diote hasiera Pelota Egunari. Eta maila bikaina erakutsita, 22-5 irabazi dute Gipuzkoako Txapelketako semifinala Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, nagusien lehenengo mailan. Hernaniko pelota eskolako kideen animorik ez dute falta izan, eta giro bikainarekin eman diote jarraipena egunari, Tilosetako aurkezpenarekin.