CANEXION

Jaten duguna gara... eta gure maskotak berdin

Kronika - Erredakzioa 2022ko azaroaren 5a

Egun eta egoera berezia bizitzen ari bagara ere, Canexionen, zuen beharretara egokituta, martxan jarraitzen dugu.

Jaten duguna gara, eta gauza bera gertatzen zaie gure maskotei ere. Gure txakurrei eta katuei ematen diegun elikadura, egokitu behar dugu hainbat faktoreren arabera: bere garapen unea, metabolismoa, aktibitate maila, gorputzaren egoera... Kasu askotan, jendeak aukeratzen du maskotari zein elikadura eman telebistan iragarrita ikusi duelako, denda handi batean toki onean kokatuta dagoelako, edo bizilagunak hori bera ematen diolako bereari. Eta hori ez da beti hautu ona izaten.

Canexionen, barietate handia daukagu elikagaietan. Katuen eta txakurren elikadurarako 70 erreferentzia ezberdin baino gehiago dauzkagu; eta baita marka propio bat ere, Firokan, espreski guretzat egindako produktuekin. Horiekin, ase nahi ditugu bakoitzak izan ditzakeen beharrak, aurrez aipatutako faktoreen arabera: garapen etapa, tamaina, intolerantzia edo alergia alimentarioak... Egoera asko eman daitezke, eta egokitu egin behar dugu gure maskotaren elikadura. Horregatik, Canexionen gomendio pertsonalizatuak emango dizkizuegu, zuen maskotari buruzko galderak eginez, beraientzako egokiena den produktua eskaintzeko.

Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!