Finalera bi pase eta salbazioa, jokoan bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Lau partiduko jaialdia izango da bihar Hernanin, 16:00etan hasita, eta asko egongo da jokoan horietan.

Jaialdi potentea izango da bihar arratsaldekoa, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Lau partidu jokatuko dituzte, 16:00etan hasita; eta asko egongo da jokoan.

Batetik, finalera sailkatzeko aukera daukate bi bikotek. Neska nagusien lehenengo mailan, Su Berriren kontra ariko dira Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi, eta irabazi beharra daukate, finala jokatu nahi badute. Neska jubeniletan, berriz, punta-puntako partidua izango da: Irati Miner eta Maddi Iriondo ariko dira, Txulobiren kontra. Ligaxkako bi bikote onenak dira, sei partidu irabazi eta bakarra galduta; eta biharko irabazleak lortuko du finalera pase zuzena. Galtzaileak, semifinala jokatu beharko du.

Eta bestetik, mailari eusteko lehian ari dira hernaniarrak, mutil nagusien bigarren mailan. Jaitsiera saihesteko kanporaketan joaneko partida izango da biharkoa: Ander Arandia eta Iker Zurutuza ariko dira, Batzokiko taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!