Lehiara buelta etxean, Euskal Ligako neskek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Estreinakoz ariko da Hernani etxean.

D'elhuyar Logroño hartuko dute gaur, 18:00etan kiroldegian. Berriozarren ariko da mutilen taldea, bihar.

Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, indarrak berrituta bueltatuko da lehiara gaur Hernani, nesken Euskal Ligan. Denboraldiko bigarren partidua izango du, eta estreinakoa etxean: Logroñoko D'elhuyar taldea hartuko du Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan.

Oso lehia estuan, irabazi egin zuten aurreneko partidua hernaniarrek, Gallartan; eta bigarren garaipena lortzen saiatuko dira gaur. Talde errioxarrak, aldiz, galdu egin du orain arte jokatutako bakarra, baina Jatorkideri lan haundia emanda.

Mutilen Euskal Ligan, berriz, Berriozarren ariko da Hernani, bihar 11:30etan. Navarmutilak izango du kontrario, ligako azkeneko sailkatua; eta beraz, bigarren garaipena lortu nahi du Hernaniko talde gazteak, beheko postuetatik urruntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!