Aurreneko garaipenaren bila mutil seniorrak, Artaleku kiroldegira gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 5a, 00:00

Txingudiren kontra jokatuko du Hernanik Irunen, arratsaldeko 15:30etan hasita, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Kontrario zuzena da Txingudi.

Ezin izan du garaipenik lortu Hernanik, orain arte, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Baina horretarako aukera polita dauka gaur, Irunen: Txingudiren kontra jokatuko du, Artalekun, 15:30etan hasita. Kontrario zuzena da talde irundarra, eta jokatutako lau partiduetan, garaipen bakarra lortu du. Partidu bat gutxiago jokatu du Hernanik, orain arte.

Bestalde, jubeniletan, bigarren fasea hasiko dute Hernaniko mutilek. Donibaneren kontra ari­ko dira, Hernaniko kiroldegian, bihar 10:15etan hasita. Neska jubenilek, berriz, lehenengo faseko seigarren partidua jokatuko dute, etxean haiek ere, Aloña Mendiren kontra. Kiroldegian izango da, bihar 12:00etan.

Horiek denak bezalaxe, etenaldia bukatu eta lehiara bueltatuko dira neska kadeteen taldeak. Artalekun jokatuko du Mundarrok ere, Bidasoa Irunen kontra, bihar goizeko 09:30etan hasita. Bolada onari segida eman nahi diote astigartarrek, laugarren garaipena segidan lortuta. Hernanik, berriz, bigarren garaipenaren bila joango da gaur Oriora, azkeneko postuetatik aldentzeko: Karelan jokatuko du, 17:30etan, Orioren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!