Inauterietako kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 4a, 00:00
Oihana Villalba hernaniarrak irabazi zuen 2020ko kartel lehiaketa.

Sari bakarra 700 eurokoa izango da eta 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendetan erabili beharko dira. 

2023ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko aukera dago dagoeneko, azaroaren 25era arte. Edonork parte har dezake lehiaketa honetan, bere lanak Biteri kultur etxean aurkeztuta. Behin epea amaituta, lan guztien artean lau kartel aukeratuko ditu Inauterietako Jai Batzordeak, eta lau horien artean herritarrek izango dute kartel irabazlea aukeratzeko azken hitza.

Sari bakarra egongo da, 700 eurokoa, hain justu. Eta horietatik 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendetan erabili beharko dira. 

Jatorrizko lanek 32 zentrimetroko zabalera bide 48 zentrimetroko altuera izango dute. Horrez gain, antolatzaileek azpimarratu dute ezinbestekoa dela formatu digitalean aurkeztea. Aukerakoa izango da paperean edo/eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan. Kartelak Hernaniko Inauteriak 2023 goiburua eraman beharko du. Informazio eta oinarriak ikusgai, hemen: kultura.hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!