Sukaldaritza ikuskizuna Zigor Iturrietarekin bihar, Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 4a, 00:00

Zigor Iturriaga. Argazkia: eitb.eus

Eguerdiko 13:00etan hasiko da 'Show cooking'a Urbietan, eta parte hartzea irekia eta doakoa da. 

Biharko sukaldaritza ikuskizuna antolatu du Herrilur kontsumo elkarteak,  Henase elkartearekin elkarlanean, haien produktuak eta lana ezagutarazteko asmotan. Horretarako, Zigor Iturrieta Txorieneko sukaldariak hartuko du parte Show cooking honetan, Hernaniko nekazari batekin batera, azalpen batzuk ematen. Henase elkartearen produktuak sukaldatuko dituzte, hainbat aholku eta azalpen emanez. Zigor Iturrietak sukaldean zer egingo duen aurreratu digu: «ardi eta gazta sagardoarekin egindako fondie bat, bertako barazkiekin egindako tenpura beltza eta babarrunekin egindako Al-mudammas errezeta arabairra». 

Urbieta kalean izango da sukaldaritza ikuskizuna, eguerdiko 13:00etan, eta euria eginez gero, Gudarien Plazan izango da. Bertaratzeko deia luzatu dute antolatzaileek: «doakoa da, beraz, aprobetsatu eta animatu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!