Auzitegiak 175.826,21 euro ordaintzera kondenatu ditu Cofivacasa eta Sidenor

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 4a, 00:00

Asviamie pozik agertu da, erantzukizun enpresariala adierazten duen epaiarekin.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Sailak, Cofivacasa eta Sidenor SAk 175.826,2 euro ordaintzera kondenatzen ditu; 95.475,69€ alargunarentzat, eta 20.100€ alaba bakoitzarentzat izanik, gehi interesak: hildako langilearen familia, eta kostu judizialak ezarriko zaizkie. 

Felipek Pedro Orbegozo-Acenorren ari zen lanean, 1968tik, itxi zuten arte, eta bere jarduera Basauriko plantara lekualdatu zen. 

2018ko abuztuan, biriketako minbizia diagnostikatu zioten Feliperi, eta urte bereko azaroan zendu zen: «emaztea alargun eta lau alaba aita gabe utziz» azpimarratu du Asviamiek. 

2019ko uztailean, INSSk alargun-prestazioa aitortu zion lanbide-gaixotasunaren ondorioa izanik. Eta Osalanek egindako ikerketak honakoa adierazi du: «litekeena da kontaktu zuzena edukitzea amiantoarekin, egindako lanetan». Horregatik,  amiantoaren eraginpean egon daitezkeen langileen fitxategian sartzen da. Felipek, amiantoarekin, silizearekin eta ke-metalikoekin egin zuen lan; eta bitartean, enpresak hainbat hamarkadetan, amiantoarekiko prebentzio-neurriak eta bestelakoak urratu zituen.

Horrela, Donostiako Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, familiaren epaia onetsi egiten du, eta enpresak 175.879,21 euro ordaintzera kondenatzen ditu, Cofivasaca eta Sidenor Industriak: «legitimazio faltagatik, enpresen oinordekotzarik ez dagoelako eta  litis partzuergo pasiborik ez dagoelako». Halaber, enpresek honakoa argudiatu dute: «Felipe erretzaile handia zen; eta laminazioan ez zegoen amiantorik. Eta ez dago amiantoarekin hil zenaren frogarik».

Beraz, Cofivasacaren eta Sidenorren erregutze-errekurtsoak gutxiesten dira, Donostiako Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren epaia berretsiz. Ondorioz, errekurtso jartzaileak kostuak ordaintzera kondenatzen ditu, familiaren defentsaren ordainsariak barne. Era berean, Asmiamie amiantoaren biktimen euskal elkartea pozik agertu da erantzukizun enpresariala adierazten duen epai honekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!