Javier Egibar gailendu zen Elkarte Arteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 3a, 00:00

Javier Egibar hernaniarra txapelarekin, Pasaiako Txapelketako sari banaketan.

105 arrantzalek parte hartu zuten Pasaian, eta hernaniarrak irabazi zuen.

Txantxangorri Elkarteak antolatuta, joan den urriaren 30ean jokatu zen Pasaian, Elkarte Arteko Arrantza Txapelketa. Denera, 105 arrantzalek parte hartu zuten. 59 arrain arrantzatzea lortu zuten, eta itsasora bueltatu zituzten ondoren. 

Parte-hartzaile guztien artean, Javier Egibar hernaniarra gailendu zen, eta Txantxangorriko Elkarteko lehenengo arrantzalea, berriz, Víctor Fernandez izan zen. 

Txapelketa borobila izan zen, eta, horregatik, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete arrantzaleei «joko garbiagatik» eta boluntario lanetan aritu ziren Korori eta Xabierri, «pisaketan laguntzeagatik eta arrainak itsasora azkar itzultzeagatik».

Víctor Fernandez izan zen Txantxangorri Elkarteko lehenengo arrantzalea. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!