Egitarau zabala aurkeztu du Kulturarteko Plaza Feministak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 3a, 00:00

'Flores de la llanura' pelikulak irekiko du zinemaldia.

Gaurtik hasita hilabete bukaerara arte, makina bat egiteko izango da. Ekintza batzuetarako, izena eman behar da. 

Gaur ireki da Kulturarteko Plaza Feministako azaroko egitaraua, Hariak Erresilientzia istorioen zinemaldiarekin. Aste honetan, lau egunez luzatuko da egitasmoa, igandera arte; eta, datorren astean, ostegunetik igandera arte izango dira pelikulen proiekzioak eta ondorengo solasaldiak. 

Bestalde, antolatzaileek au­rreratu dutenez, denetarik izango da aukeran, hilabete honetako egitarauan: besteak beste, jabetze-eskola, tailerra, lege-eta-lan aholkularitza eta erakusketa. 

Horrekin batera, aurreko hi­labeteetako dinamika jarraituta, saio guztiak irekiak izango dira. Hori bai, batzuetarako beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Kasu honetan, zehazki, azaroaren 19ko Zaintzazap bizipen tailerrerako.

 

KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTAKO EGITARAUA

Azaroak 3, 4, 5, 6, 10, 12, 13 
'Hariak' Erresilientzia istorioen zinemaldia.

Azaroak 3-13 Erakusketa: 
'Tras las huellas de l_s desaparecid_s (selección de obra)'. Testigantza-egunen erakusketa kolektiboa. 

Azaroak 17 Industriako emakumeen pasealekuko argazki instalazioaren inaugurazioa. 12:00etan, Akarregiko biribilgunean. 

Azaroak 19 Zaintzazap bizipen tailerra, indarkeria matxistei aurre egiteko zapatak eta norbere zaintza. 10:00etatik 13:00etara. Izen-ematea: 'gipuzkoa@mugarikgabe.org'.

Azaroak 19 Emakumeentzako Jabetze Eskola. Dantza saio librea: 'Ezin badut dantza egin, ez da nire iraultza'. 17:30etatik 19:30etara. 

Azaroak 25 Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna.

Azaroak 23 Etxeko langileentzako lege eta lan aholkularitza. Gaztelaniaz. 16:15etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!