Doakoa izango da biharko zine saioa

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 3a, 00:00

Udalak barkamena eskatu die azken bi asteburuetan Biterin eskainitako filmak ikustera hurbildu diren herritar guztiei. Izan ere, pelikulak proiektatzeko zerbitzariak arazoak eman zituen, eta zenbait ikus-entzunezkoren proiekzioak erdibidean gelditu ziren. Hori horrela, matxura konpontzearen konpromisoa hartzeaz gain, Kultura sailak doako zine saioa eskainiko du bihar. Peter Von Kant filma proiektatuko dute, 19:30etan. Gonbidapenak Biterin daude eskuragai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!