Iruditan

Zikuñagako Halloween Labirintoa, iruditan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 18:11

Ausartenek bakarrik osatu ahal izan zuten Zikuñaga auzoko Halloween Labirintoa, joan den asteartean. Beldurra eta urduritasuna izan ziren nagusi herritarren artean, eta baita zenbait barre-algara ere. Batzuk bata bestearen eskutik helduta, beste batzuk korrika batean... Ederki gozatu zuten bertaratutako guztiek, auzotarrentzat urteroko zita bilakatu den honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!