Landa-lursailak erosteko eskaera-epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 00:00

Azaroaren 20a da eskaintzak Udal bulegoetan aurkezteko azken eguna. Informazioa, HHZn. 

Hernanin landa-lursailak erosteko lizitazio espedientearen berri eman zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an. Helburua da erostea ingurumen balioak galtzeko arriskuan dauden eremu edo lur-sailak, basogintza aldetik abandonatuta daudenak edo balio gutxikoak direnak. 

Interesa dutenek, azaroaren 20a dute eskaintzak aurkezteko azken eguna. Udalean aurkeztu behar dira, lanegunetan, goizeko 08:00etatik 14:00etara.

Bestalde, honen guztiaren bueltako informazioa eskura daiteke Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ), ohiko ordutegian. Horrekin batera, Klausula Administratibo Partikularren agiria Hernaniko Udalaren Kontratugilearen Profiletik atera ahal izango da: www.hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!