Futbolin txapelketa, eskulanak eta beste asko aste honetan, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 00:00
Mural-margoketa izan da aurtengo ekintzetako bat.

Azaroko agenda ekintzez beta aurkeztu dute, eta makina bat egiteko izango da gaurtik hasita.

Azaroa hastearekin batera, Gaztelekukoek aurkeztu dute dagoeneko, hilabete honetako egitaraua. Betiko moduan, egiteko ugari izango da astero, eta gaur emango diote hasiera agendari, giltzarien eskulanarekin.

Hezitzaileek gogorarazi dute zenbait ekintzetarako (Txuri Urdinera irteera, adibidez) beharrezkoa dela aurretik izena ematea. Hori horrela, edozein zalantza izanez gero, beraiei galdetzea besterik ez dago. Bestela, deitu 688 823 420 telefonora, idatzi gaztelekua@hernani.eus helbidera, edo kontsultatu @hgaztelekua instagrama.

Horrez gain, hilabete honetan, marrazki lehiaketa jarriko dute martxan, gai librearekin. Marrazkiak Gaztelekuan aurkeztu behar dira, hilaren 7tik 17ra.

GAZTELEKUKO EGITARAUA

Gaur, Eskulana: giltzariak.

Azaroak 4, #interesguneak.

Azaroak 5, Futbolin txapelketa.

Azaroak 6, Sexkuntza txokoa.

Azaroak 9, Wii bideojolasa.

Azaroak 11, Gaztelekuko leihoetan marrazkiak.

Azaroak 12, Eskulana.

Azaroak 13, Gaztelekua birsortzen.

Azaroak 15, Gaztelekuko eskubideak eta betebeharrak.

Azaroak 16, Trivial Pursuit.

Azaroak 17, Gaztelekuko eskubideak eta betebeharrak.

Azaroak 19, Hernani Komik azokara bisita (Dzirt-Dzart).

Azaroak 20, Haurren eta nerabeen eskubideen eguna.

Azaroak 22, Merienda osasungarria.

Azaroak 25, 'Chicas perdidas' filma.

Azaroak 26, Sukaldaritza Gaztelekuan: pizza.

Azaroak 27, Txuri Urdinera irteera.

Azaroak 30, 'Uno' karta-jolasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!