Jostailu bilketa gaurtik, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 00:00

Aurreko urteko helburu bera jarraituta, jostailu bilketa antolatu du Gabonetarako Hernani Club Rugby Elkarteak, Amherrekin batera. Hori horrela, gaurtik hilaren 11ra bitartean, jostailuak Landareko bulegora eramateko aukera egongo da, asteartetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Aurreratu dutenez, ekarpen bakoitzarekin bi sarrera oparituko dituzte Getxoren aurkako partidurako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!