Oihana Iguaranek irabazi du Donibane Garaziko finalaurrekoa

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 31a, 00:00

Elustondo, Iguaran, Mujika eta Arzallus. Argazkia: Bertsozale elkartea

Hernaniko Bertso Eskolako Nerea Elustondo legazpiarra hirugarren izan da eta Asier Azpiroz zubietarra, laugarren.

Donibane Garazin jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren saioa eta bertan aritu ziren Hernaniko Bertso Eskolako Nerea Elustondo eta Asier Azpiroz, Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Haritz Mujika eta Aitor Etxebarriazarragarekin batera.

Oihana Iguaranek lortu zuen puntu gehien biltzea, 688,5. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Bigarren Amets Arzallus geratu zen 688 punturekin; hirugarren, Nerea Elustondo 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz 616,5 punturekin; bosgarren Haritz Mujika 615 punturekin; eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.

Nerea Ibarzabal Irunen ariko da hurrengo saioan

Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 5ean izango da Irungo Ficoban, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina izango dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!