Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak bigarren garaipena lortu dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 31a, 00:00

40-32 irabazi zuten larunbatean Ezkurra II.a eta Martirenaren aurka eta zortzi punturekin lehendabiziko postuan jarri dira ligaxkan.

Goikoetxea V.a urnietarrak eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak bigarren garaipena lortu zuten, larunbatean, Binakako Erremonte Txapelketan. Gorriek 40-32 irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Martirenari. Partidu gogorra eta lehiatua izan zen eta ordubete eta hamar minutuko iraupena izan zuen. Sailkapenaren buruan daude Goikoetxea eta Barrenetxea zortzi punturekin, bi partidu jokatu eta gero eta Ezkurra II.a eta Martirena puntu bakarrarekin estreinatu ziren eta hirugarren postuan daude.

Barrenetxea sasoi betean dago eta sakearekin min haundia egin zuen. Goikoetxea V.a serio batekin batera, 21-11eko aldea ireki zuten markagailuan. Ezkurra II.a ez zen ongi hasi eta kolpe bat hartu ondoren aldageletara joan behar izan zuen.

Ondo etorri zitzaion Doneztebekoari geldialdi hori, protagonista izatera pasa baitzen aldagelatik bueltan. Bere tantorik onenetan markagailua ahalik eta desabantailarik txikieneraino estutzea lortu zuten, 29-28, baina gorriek berriro aldea zabaldu eta partida 40-32ko markagailuarekin itxi zuten. Urdinek, gutxienez, puntu bat lortzeko aukera izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!