2023ko inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea etzi, azaroaren 2an, zabalduko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 31a, 00:00

Azaroaren 25era arte egongo da zabalik eta edonork parte hartu dezake. Lanak Biterin aurkeztu behar dira eta saria 700 eurokoa da.

Etzitik, azaroaren 2tik azaroaren 25era bitartean, 2023ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. Edonork parte har dezake lehiaketa honetan, bere lanak Biteri kultur etxean aurkeztuta. Behin epea amaituta, lan guztien artean lau kartel aukeratuko ditu Inauterietako Jai Batzordeak, eta lau horien artean herritarrek izango dute kartel irabazlea aukeratzeko azken hitza.

Sari bakarra 700 eurokoa izango da. 350 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendetan erabili beharko dira eta gainerako 350 euroak transferentzia bidez jasoko ditu irabazleak.

Jatorrizko lanek 32 zentimetroko zabalera bider 48 zentimetroko altuera izango dute, eta ezinbestekoa da formatu digitalean aurkeztea. Aukerakoa izango da paperean edo/eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan. Kartelak Hernaniko Inauteriak 2023 goiburua eraman beharko du.

Informazioa eta oinarriak: kultura.hernani.eus.

 

Emanaldietarako sarrerak etzitik aurrera erosi daitezke

Bestalde, azaroko zein abenduko zenbait emanaldiren sarrerak salgai jarriko dira etzitik, azaroaren 2tik aurrera, Biteriko leihatilan eta online, kultura.hernani.eus webgunean.

Azaroaren 5ean, larunbatean, Kontu kantari egitasmoaren barruan, La Enana Naranja eskainiko da. Haurren betiko kantak eta txotxongiloak izango dira, 12:00etan, Biterin.

Azaroaren 13an, Popatik Band taldearekin maitatzearen arteari buruzko errezitaldi musikala eskainiko da, 19:00,etan Milagrosan Maitatzeari kontzertuarekin.

Azaroaren 22an antzerki zikloari emango zaio hasiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!