Itxaron ez dugunik ez digute esango…

Andoni Amonarraiz Gómez 2022ko urr. 30a, 00:00

Ulertzen dut hernaniar batzuek pentsa dezaketela EAJ-PNVk eta nik, alderdiaren bozeramaileak, gehiegi idazten dugula prentsan. Hala izango ez balitz, ordea, nola jakingo lituzkete hernaniarrek gure herrian gertatzen diren zenbait kontu? Eta zenbait diot.

Gaur kiroldegiko gimnasioaren mantenu falta salatu nahi dut. Hernaniar batzuek gimnasioko makina batzuek duten egoeraren berri eman didate, argazki bidez, duela hilabete batzuetatik hona. Nahiago izan dut, ordea, itxaron, EH Bilduko agintariek zerbait egingo zutenaren esperantzan.  

Badira hilabete batzuk korrika egiteko zintak itxita daudela, eta berriz ere jaso ditut hori erakusten duten argazkiak;  dominatuen makinaren zenbait osagarri ere hautsita daude; pisu poleak ere egoera txarrean daude; eliptiko guztiak erdoiak jota; eta abar. Horregatik, erabaki dut idatzi hau argitaratzea.

Salaketa publikoa eginda dago eta ez du dirurik ez dagoenaren aitzakiak balio, konpontzeko, ordezkatzeko eta nahi dena egiteko adina diru dago, zerbait egin nahi bada behintzat.

 

Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramailea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!