Negulekuetan izena eman daiteke dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 30a, 00:00

Aurten ere Negulekuak antolatuko ditu Kanika aisialdi taldeak. Beizaman izango dira, 2023ko urtarrilaren 2tik 4ra. 2009 eta 2016 urte artean jaio diren haur eta gazteek izango dute joateko aukera Gipuzkoako herri eder horretara. Izen emateko edo edozein zalantza izanez gero kanika.aisia@gmail.com-era idatzi behar da. Izen ematea mugatua izango da, eta honetarako azken eguna azaroaren 7a izango da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!