Aurten 60 urte bete edo betetzeko dituzten Urumea Ikastolako ikasle ohiak bildu ziren Akarregin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 30a, 00:00

Akarregin elkartu ziren 1962an jaiotako Urumea ikastolako ikaskideak.

14 "santu" bildu omen ziren eta datorren urterako deialdia ere zabaldu dute. «Ea 2023ko urriaren 7an "santu" gehiago biltzen garen».

1962an jaiotakoak seigarren hamarkadan sartu dira eta ospatzeko, Urumean Ikastolan ibilitakoak eta 60 urte bete duten edota betetzeko daudenak, urriaren 1ean mahai inguruan elkartu ziren Akarregi sagardotegian.

«14 "santu" elkartu ginen, umorez josita eta indarrez. Ez zen erraza izan. Bi urtez. pandemiaren eraginez ezin elkartu eta gero, "sortu" izan zituen bizipozak nolabait adieraztea. Antzematen da adinez aurrera goazela baina ilusioz oraindik ere aurrera goaz».

Kronikak eskaintzen dien aukera erabili nahi dute datorren urterako deialdia zabaltzeko. «Ea "santu" gehiago animatzen diren. 2023an urriaren 7an elkartuko gara, tokia zehaztuko da bere garaian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!