Hernanik arazorik gabe gainditu du Uribealdea eta galdu gabe jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 30a, 00:00

Zapiainek indarreko entsaio ederra lortu zuen.

59-5 lortu zuen garaipena azken sailkatuaren aurka eta hirutik hiru partidu irabazita lehendabiziko postuan kokatu dira trikoloreak. 

Hernaniren eta Uribealdearen artean alde haundia dago eta atzo Landaren antzeman zen. Hernaniarrek erraz gainditu zuten azken postuan dagoen talde bizkaitarra, 59-5. Trikoloreek denboraldian zehar jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte eta Independienteren emaitzaren zain, lehenengo postuan kokatu dira 14 punturekin, hirutik hiru garaipen lortu eta gero. 

Etxekoek partidua lehendabiziko minutuetan utzi zuten erabakita. 15garren minuturako 19-0 ziren aurretik, hiru entsaiori esker. Ondoren, atsedenaldira arte, joku maila jaitsi egin zen eta Hernaniri kosta egin zitzaion Uribealdea gainditzen. Hala ere, azken bost minutuetan beste bi entsegu iritsi ziren eta 33-0ko markagailuarekin bi taldeak aldageletara joan ziren.

Ildo beretik, bigarren zatia

Bigarren zatia hasi eta berehala markagailua berriz ere mugitu zen hernaniarren alde bi entsaiorekin. Ildo beretik joan zen partidua, nahiz eta Uribealdeak ere lortu zuen ohorezko entsaio bat. Azken minutuetako beste bi entsaiok azken 59-5ekoa jarri zuten markagailuan, Hernaniren nagusitasuna erakutsiz.

Polidorik ondorengo hamabostekoa atera zuen Landareko zelaira: Arratibel, Zapiain, Sanchez; Pereira, Salterain; Mijangos, Olaizola, Imaz; Aramendi, Arrozpide, Burugain, Arizeta, Carbajo, Olea eta Elosegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!