Arriatzuk lehiaketa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Hirugarren urtez, Santu Guztien gaua, Arimen gaua edo Gau beltza ospatuko du Arriatzu Barazkiakek: «Euskal usadioak herritarrei gerturatzea ere izaten da nolabait gure nahia. Udazkenetik negurako bidea egiten da garai honetan, urtea hiltzear da eta sasoi honetan, hildako senideak ekartzen ditugu gogora. Eta erritual horien baitan, gure arbasoek, Hernaniko auzoetan, kalabazak argiztatzen zituzten, auzotarrak beldurtu eta hildakoei bidea erakusteko. Eta gurean kalabazarik falta ez denez, gure ohiturei, garai bateko erritualei tartea egin nahi diegu». Horregatik, argazki lehiaketa bat antolatu du Arriatzuk, eta parte hartzeko pausuak, ondorengoak dira: Etzi, argazkia atera denda aurrean; Facebook edo Instagrameko istorioetera igo eta @arriatzu etiketatu; eta #gaubeltzaarriatzun traola erabili. 30 euroko bonoa zozketatuko da azaroaren 1ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!