Bazkari baten bueltan bilduko dira gaurkoan, odol emaileak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Eguerdiko 13:45etan jarri dute hitzordua, gaur, Gudarien Plazan, elkarrekin joateko bazkaltzera. 

Urteroko zitari eutsiz, gaur bazkari baten bueltan elkartuko dira herriko odol emaileak, Odol Emaileen elkarteak antolatuta. Bazkarira elkarrekin bertaratzeko, hitzordua jarriko dute herriko plazan, eguerdiko 13:45etan. Bazkaria Tripontzin izango da, eta bazkaldu ostean, errekonozimendua ere egingo diete zenbait odol emaileri. 21 izango dira aurtengo omenduak, eta horietatik hiruk egin dituzte 100 estrakzio, hala nola, Xabier Etxeberria, Antonio Moreno eta Julian Lekuona.

Asteartean, jai eguna denez ez da odol estrakziorik egongo Hernanin eta Odol Emaileen Elkarteak aditzera eman du abenduko zubiko jai egunean ere ez dela estrakziorik egongo: «hala ere, beste egun bat zehaztuko dugu, abenduan bertan, odola emateko aukera izateko».

 

Gabonetako loteria

Odol Emaileen Elkarteak nabarmendu du, aurten ez dagoela loteriaren ordainketak kudeatzeko konpromisoa hartu duen erakunderik. Horregatik hondokoa azaldu dute: «ezin izan dugu loteria saldu ohi moduan. Aurten 59448 zenbakia erreserbatu dugu. Donostiako Autobus geltokian dagoen El Anden 28 zenbakiko loteria administrazioan dago salgai». Erreserbatu den zenbakiaren dezimoak bertan, edo online eskuratu daitezke. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!