Mendizale Astea ospatuko da, azaroaren 7tik 11ra bitartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Azaroaren 20rako, bazkide eguna antolatu du Mendiriz Mendik eta mendi irteera egingo dute. 

Azaroaren 7an emango dio hasiera Mendiriz Mendik urteroko hitzordu garrantzitsuenetako bati: Mendizale Astea. Azaroaren 7an emango zaio hasiera, Aitor Igiñitzen Mundua arnastu nahia dokumentalarekin. Azaroren 11ra bitartean iraungo du Mendizale Asteak, eta egun bakoitzerako jarduera ederrak prestatu ditu Mendiriz Mendik. 

Azaroaren 8an, Ander Ibarguren, Unai Segurajauregiren eta Julen Agirianoren  Aconcagua-Harria egarri dokumentala proiektatuko dute. Hurrengo egunean, Xabier Albisturren Oporretan dokumentalak, oporrak pasatzeko hiru modu desberdin erakutsiko ditu. Egunero proiektatuko dira dokumentalak eta denak arratsaldeko 19:30etan proiektatuko dira. Azken egunean, berriz, Mendizale Asteari amaiera emateko ekitaldi txiki bat egingo dute gazteentzat, eta argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte.

EGITARAUA

HERNANI

AZAROAK 7

19:30 Mundua arnastu nahian. Biterin.

AZAROAK 8

19:30 Aconcaua-Harria egarri. Biterin.

AZAROAK 9

19:30 Oporretan. Biterin. 

AZAROAK 10

19:30 75 urte, 75 tontor eta gehiago. Biterin. 

AZAROAK 11

18:00 Gaztetxoekin. Irteeretako argazkien bilduma ikusteko aukera eta dominak banatuko dira. Biterin. 

Jarraian, XLIII. Argazki lehiaketa. Sari banaketa eta ondoren irudi proiekzioa. Biterin. 

AZAROAK 20

Bazkide eguna. Mendi irteera: Lizarraga-San Adrian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!