Zabalik dago dirulaguntza eskatzeko epea, Hernanin irrati bidezko internet seinalea jasotzeko ezinbestekoa den azpiegituraren instalaziorako. Etzi, urriak 31, da eskaera egiteko azken eguna. Interesdunek, honako hauxe dute horretarako bidea: Interneten bidez, Udalaren webgunean (www.hernani.eus) edo, aurrez aurre, Herritarren Harrera Zerbitzura (HHZ) bertaratuta.