Kelma Elektrizitateak 1983. urtean ekin zion bideari, eta, ibilbide luze horren ostean, 40 urte beteko ditu datorren urtean. «1999. urtean, SL izatera pasa ginen», aipatu du Aner Sanz hernaniarrak, enpresako gidariak. Une honetan, berak dauka Kelmaren jabetzaren gehiengoa, eta ilusioz ekin dio erronkari. «Topera gabiltza lanean, eta, lanpetuta, baina oso-oso pozik nago. Hauxe da gustuko dudana, herritarrekin egotea, aholkuak ematea, eta ahalik eta kalitate haundieneko arreta eskaintzea».
Hernanin dute egoitza, Oarso kalean, eta aski ezagunak dira herrian, eskaintzen duten gertuko tratuagatik. Elektrizitatean dira adituak, eta eskaintza zabala dute horretan: «Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu: besteak beste, tentsio baxuko instalakuntza, aholkularitza, mantenua, berogailuen instalakuntza, ikerketak hainbat arlotan (argiztapena, zirkuitu laburra, elektrizitate galeren analisi integrala…), eta abar».
Mantenuaren bueltan, honako hauxe nabarmendu du Sanzek: «Ez gara konturatzen, baina beharrezkoa da noizbehinka instalakuntzak berrikustea. Arriskutsua izan daiteke eta, gainera, batzuetan, luzerako uzten bada, gerora instalakuntza osoa aldatu behar izaten da. Orduerdiko kontua da, eta garrantzitsua da guztia txukun mantentzea, ezustekorik ez izateko». Horixe bera dio Legeak ere, «baina makina bat kontutan gabiltza gure egunerokoan, eta, normala denez, askori pasatzen zaie noizean behineko berrikuspenak egitea».
Aipatutakoaz gain, punta-puntako arreta eskaintzen diete herritarrei. Izan ere, 24 orduko zerbitzua daukate, eta, beraz, «edozein larrialdi izanez gero, laguntzeko prest gaude beti», ziurtatu du Sanzek.
Eta handik hona ibiltzen dira Kelmakoak, Gipuzkoa lanerako gune nagusia duten arren. «Gehienbat hemendik aritzen gara, baina Bizkaian eta Araban ere egin izan ditugu lanak, eta, puntuala izan bada ere, Asturiasen eta Galizian ere izan gara». Izan ere, etxebizitzak ez ezik, Kelmaren ardura dira, baita ere, merkataritza-lokalak, industria-nabeak, bulegoak, ikastetxeak eta egoitzak. Zabala da, ezbairik gabe, Kelmak biltzen duen esparrua.
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30etara. Asteburuetan, itxita.
Oarso kalea 1 (behea), Hernani. 943 55 38 58 / 650 940 749 |