Etxeko konponketak

Telemar Antenak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Telemarreko langilea, instalakuntza-lanetan.

BABESTUTAKO EDUKIA

Denda Elkano kaleko 13. zenbakian badu ere, Telemar Antenakek Donostialde osoan egiten du lan. «Andoainen, Urnietan, Hernanin, Donostian... Inguru horretan aritzen gara», aipatu du Patricio Alda arduradunak. «Etxebizitzetara zein lokaletara bideratuta dauden askotariko instalakuntzak egiten ditugu: bideo-porteroak, porteroak, antenak, etxe barruko sareak, lokaletarako kamerak...», kontatu du. 

Gainera, eskarmentu haundia dute horretan guztian, 52 urte baitaramatzate proiektuan buru-belarri. Eta, Telemar ireki zutenetik, berrikuntza ugari izan dituzte. «Hasieran, antenak ziren gure egiteko nagusia, baina, gizartea aldatzen den bezalaxe, gure eskaintza ere aldatu da. Egokitu beharra dago, eta horixe da egiten duguna».

Konpromisoa da Telemarren sena egokien definitzen duen hitza. Izan ere, herritarrek ondo dakite Telemarrera deitu eta, Patrik deia erantzutean, berehalako arreta jasoko dutela. «Ahalegintzen gara beti hor egoten. Eta, bezeroren batek guk egiten ez dugun zerbitzu zehatzagoren bat eskatuz gero, bestelako gremioekin harremana dugunez, eskaera guztiei erantzuten saiatzen gara».

 

TELEMAR

Elkano 13, Hernani

629 121 355 / 943 55 33 99

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!