Altzako elkartera irteera laburra bihar, Zikuñako Amako zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Urteko 31garren irteera egingo dute bihar JOCC Zikuñako Ama taldeko zikloturistek. Ibilbide laburra egingo dute oraingoan, Donostiako Altza auzora joango baitira, bertako elkartera. Goizeko 09:00etan elkartuko dira, Zinkoenean; eta 22 kilometro egingo dituzte. Aurtengo egutegiko azkeneko irteera izango da biharkoa, eta horregatik elkartuko dira Altzan, talde ezberdinetako zikloturistak, denboraldiari bukaera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!