Atsedenetik bueltan, mutil nagusiak etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Etxean ariko dira mutil seniorrak.

Galdakao hartuko dute bihar, 11:00etan kiroldegian, Euskal Ligako hirugarren partidua jokatzeko.

Atseden hartu zuten Euskal Ligako bi talde hernaniarrek, aurreko asteburuan; eta etxean bueltatuko da lehiara mutilen taldea, bihar goizean. Galdakao hartuko du Hernanik, 11:00etan kiroldegian. Ligako talde indartsuenetakoa da bizkaitarra, eta beraz, ez dute lan erraza izango hernaniarrek, denboraldiko bigarren garaipena lortzeko.

Nesken taldeak, berriz, beste astebete luzatuko du atsedenaldia. Izan ere, asteburu honetan geldialdia izango du Euskal Ligak, eta datorren asteburuan ekingo diote lehiari berriro. Azaroaren 5ean jokatuko du Hernanik, 18:15etan kiroldegian, D'elhuyar Logroñoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!