'Mugimendua irudiz janzten' ikastaroa, laster

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 27a, 00:00

Irekita dago izenematea, Mugimendua irudiz janzten ikastarorako. Hernaniko emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaroen barnean antolatutakoa da, eta bihar itxiko da izen­ematea. Apuntatzeko, 943 33 70 17 telefonora deitu behar da, edo idatzi kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera. Mugimenduaren eta irudiaren bitartez, autoezagutza landuko da. Maider Oiartzabal Ziganda eta Idoia Telleria Maritxalar dira irakasleak, eta azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eskainiko da, 17:00etatik 19:00etara, Kulturarteko Plaza Feministan. Zortzi ordu iraungo du, eta 8 euro balio du matrikulak. 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!