Ekai Legorburuk saria irabazi du Barakaldon

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 26a, 00:00

Ekai eta Iñigo Legorburu.

9 urteko hernaniarra haurren euskerazko poesia kategorian gailendu da 'Zuri' izeneko lanarekin.

Pasa den ostiralean, Ekai Legorburu hernaniarra saritua izan zen Barakaldoko Jose María Portell literatur lehiaketan. 

Formatu berezia izaten du lehiaketak: aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaikideek onenak aukeratu eta egileak finalera deituak izaten dira. Bertan jakiten dute irabazleak izan diren edo ez. 

Ekai Legorburu, 9 urterekin, haurren euskerazko poesia kategorian gailendu zen Zuri izeneko poema labur batekin. Bertan, maitasuna zer den zehazten saiatzen da, familia, lagunak edo ingurua hizpide hartuta. Sari modura, garaikurra, diploma eta 20 euroko diru-saria lortu zuen. Iaz ere, Lorca Miranda de Argan ipuinarekin nagusitu zen txikien mailan. 

Iñigo aitak berriz, finalisten diplomarekin konformatu behar izan zuen kasu honetan. Nire zu hura poema sorta finalera iritsi zen baina ez zuen lortu saritua izatea.
Dena den, biek ikusiko dituzte euren lanak liburu formatuan argitaratuta beste finalista zein irabazle guztiekin batera, hurrengo otsailetik aurrera argitaratuko den liburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!