Neguko Festen bueltan arituko da gaur Oier Araolaza, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 26a, 00:00

Gau Beltzetik hasi, Eguberrietara jo, eta Inauterietara iritsiko da 17:30etan. Azalduko du, zergatik eta zer ospatzen den festa horietan.

Halloween ala Gau Beltza? Olentzero, Papa Noel ala Erregeak? Zer ospatzen dugu Neguko Festetan? Horixe da Oier Araolaza Arrietak gaur, Biterin, aurkeztuko duen mintegiaren izenburua. Arratsaldeko 17:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta bi orduko iraupena izango du. Bertaratzeko, izena eman behar da 662 406 692 telefonora idatzita edo Doberaren bulegora bertaratuta (Larramendi 11). 

Araolaza Neguko Festen ikertzailea da, eta gaiaren bueltako hainbat artikulu argitaratu ditu. Eta Gau Beltza ate joka dugun honetan, Aratz Ikastolak antolatu du saioa, Doberaren laguntzarekin. Aurreratu dutenez, gaian interesa duen orori luzatu diete bertaratzeko gonbita: «Hezkuntza orokorreko irakasleei, gurasoei, aisialdiko dinamizatzaileei, euskera eta euskal kulturako sustatzaileei eta teknikariei, dantza-talde eta kultur elkarteko kideei, 14 urtetik gorako ikasleei...».

Araolazarekin hitz egiteko aukera izan zuen Kronikak, eta datorren asteko mintegiaren nondik norakoen berri eman zion dantzari, kazetari, idazle eta antropologoak larunbateko alean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!