Gaztañagak irabazi du Xalapartako Sagardo lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 26a, 00:00

Saria irabazi zuten sagardotegietako ordezkariak Xalapartako kidearekin.

Gaztañaga sagardotegiak irabazi zuen pasa den ostiralean Xalaparta elkarteko sagardo lehiaketa. 26garren edizioa ospatu zen eta sagardotegi andoaindarrak 1.077 puntu eskuratu zituen. Bereziartuak 1.045 punturekin bigarren postua eskuratu zuen eta Zelaiak 1.031 punturekin hirugarren amaitu zuen. Giro ezin hobea sortu zen elkartean eta sagardo maila altua izan zen. Afaria amaituta sariak banatu ziren.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!