Iberpapel bere baso ondarearen salmenta negoziatzen ari da Uruguain

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Hernanin txertatua dagoen enpresak bere ondarearen %40a galduko du, baina kontu balantzea orekatuko du aurrekontuetan.

Iberpapelek (Zikuñagako Papelerak,) Uruguain, bere baso-ondarea saltzeko abian dituen negoziazioen berri eman dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Eragiketa Los Eucaliptus S.A. filialaren bidez kudeatzen ari da, eta hirugarren bati erosteko aukera eman dio, 11.178 hektareako hedaduratik 50 milioi euro ingurukoa. Aukera hori 2023ko otsailaren 9a baino lehen gauzatu behar da.

Eragiketa eginez gero, Hernanin kokatua dagoen Iberpapel enpresak bere ondarearen %40 inguru galduko du. Horren truke, paper taldeak are gehiago sendotuko du bere balantzea, eta gaur egun abian dituen hazkunde-programen hartunea indartuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!