Kadete mailako neskek garaipenak lortu dituzte, etxean jokatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 25a, 00:00

Kadete mailan, garaipenak lortu dituzte neskek.

Asteburu honetan, zubia dela eta, Gipuzkoako liga eten egin da eta, beraz, Euskal Ligako bi senior taldeek jokatuko dituzte partiduak.

Bederatzi partidu jokatu ziren pasa den larunbatean kiroldegian, eta horietatik lau partidu 5garren jokora heldu ziren, irabazlea zein zen jakiteko. Beraz, denboraldia gogor hasi dute boleibol taldeko neskek eta mutilek. 

Jokatutako bost partidu izan ziren ofizialak, eta beste lauak, berriz, lagunartekoak. Partidu ofizialetan, lehen urteko infantil neskek porrota (3-1) jaso zuten Aiztondoren aurka, baina sekulako jokaldiak egin zituzten, denboraldiko lehen partidua gogoz jokatu zuten, aurkariari partidu zaila jarriz: 25-17, 23-25, 24-26, 25-18 eta 9-15. 

Neska kadeteetan, Hernani 2 taldeak Txingudi BHI taldearen aurka neurtu zituen indarrak, eta garaipen ederra lortu zuten hernaniarrek: 3-0. Hernani 3 taldeak garaipena (3-1) lortu zuen Lasarteko Ostadar taldearen aurka.

Neska jubeniletan, bi partidu jokatu ziren eta ez zuten aurkaria garaitzea lortu. Hernani 1 taldeak 3-0  galdu zuen eta Aretxabaleta atera zen garaile. Hala ere, jokoak oso orekatuak izan ziren: 22-25, 23-25 Eeta 25-27. 

Mutiletan, berriz, lau partidu jokatu ziren, eta guzti hauek lagunartekoak izan ziren. 


Gipuzkoako liga etenda, asteburuan

Asteburu honetan, zubia dela eta, Gipuzkoako liga eten egin da, eta, beraz, Euskal Ligako bi senior taldeek jokatuko dituzte partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!