Urteroko bazkaria eta 21 odol emaileri diploma, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 00:00

Tripontzi jatetxean egingo dute bazkaria odol emaileek, Plazan 13:45etan elkartuta.

Datorren larunbatean, urriaren 29an, egingo du urteroko bazkaria Hernaniko Odol Emaileen elkarteak. Plazan elkartuko dira eguerdiko 13:45etan, taldeko argazkia egiteko; eta Tripontzi jatetxera joango dira bertatik elkarrekin, bazkaltzera.

Eta ohi bezala, bapo bazkaldu ez ezik, errekonozimendua ere egingo diete zenbait odol emaileri: estrakzio kopuru borobiletara iritsi direnei, hain justu. 21 izango dira aurtengo omenduak, eta horietatik hiru iritsi dira 100 estrakziotara: Xabier Etxeberria, Antonio Moreno eta Julian Lekuona.

DIPLOMA JASOKO DUTEN ODOL EMAILEAK

100 odol emate: Xabier Etxeberria Aranburu, Antonio Moreno Carrero eta Julian Lekuona Barrenetxea

80 odol emate: Eva Maeztu Muñoz

75 odol emate: Fidel Saez de Heredia Herce

60 odol emate: Lucila Casco Costa, Purificacion Rios Zabaleta eta Maria Isabel Santa Cruz Zerain

50 odol emate: Fermin Almandoz Sanchez, Ibai Azpeitia Ayestaran, Jose Martin Berastegi Heras, Iñigo Braceras Izaguirre, Manuel Garcia Rey eta Victor Miguel Puertas Soto

40 odol emate: Ana Usarralde Miner, Maria Aranzazu Arrizabalaga Zabala, Thais Martin Gutierrez eta Agurtzane Rama Uria

25 odol emate: Martxelo Ezponda Irizar, Eugenia Lopez Caballero eta Angel Picabea Ugalde

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!