Txikienak protagonista, auzoetako azkeneko jaietan ere!

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 23a, 00:00

Jende asko erakarri zuen Arimen kalejirak beste behin, atzo iluntzean, Txantxillako Jaietan.

Bi egunez ospatu dituzte Txantxillako Jaiak, Hernaniko auzoetako azkenekoak, aurtengoz. Eta beste behin, gaztetxoenak izan ziren protagonista nagusiak, beraiek aritu baitziren ekintza gehienetan saltsa jartzen. Atzo, festen egun nagusian, goizeko lasterketa, jolas eta ginkanatik hasi, eta iluntzeko Arimen kalejirara arte aritu ziren batetik bestera, batere nekatu eta aspertu gabe. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen auzoan, egun osoan zehar, hiru urteko etenaldiak animoak itzali ez dituela erakutsiz.

Erlazionatuak

Txantxillako jaiak 2022- Larunbata

Kronika - Erredakzioa 2022 urr 22 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!