Atzerritartasun Legeari eta ikasketak homologatzeari buruz, hitzaldi bana

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 23a, 00:00

Amherrek antolatuta, bihar eta etzi eskainiko dituzte hitzaldiak, arratsaldeko 18:00etan Plaza Feministan.

Amher elkarteak antolatuta, bi hitzaldi eskainiko dituzte datozen bi egunetan, Kulturarteko Plaza Feministan. Bihar izango da aurrenekoa, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta Atzerritartasun Legearen erreforma berria izango dute hizpide, Maria Luisa Altzaren eskutik. Biltzen integraziorako eta elkarbizitza kulturalerako euskal zerbitzuko abokatua da Altza. Formakuntzaren bidezko sustraitzearen figura berria azalduko du, eta baita legearen beste atal batzuetan izan diren aldaketak ere, Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak argitaratu berri duenaren arabera.

Asteartean, berriz, Bidezbide elkarteko Katia Reimberg izango da hizlari, 18:00etan Kulturar­teko Plaza Feministan hori ere. Ikasketen homologazioaz eta ahal­duntzeaz ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!