Oier Araolazaren hitzaldia, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 23a, 00:00

Neguko festei buruzko hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak, datorren asteazkenean. Aratz ikastolak antolatu du, Dobera Euskara Elkartearen laguntzarekin. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Biteri kultur etxean (oker argitaratu zen larunbateko Kronikan); eta bertaratzeko, izena eman behar da, 662 406 692 telefonora idatzita edo Doberaren bulegora bertaratuta (Larramendi kalea 11, behea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!