Asteburu honetan hasiko dute denboraldia, bailarako talde askok

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Talde nagusiek atsedena badute ere, norgehiagokak dituzte jubenilek, kadeteek zein infantilek.

Euskal Ligako taldeek joan den astean hasi zuten denboraldia, eta, asteburu honetan atsedena badute ere, txapelketari ekingo diote klubeko gainerako talde gehienek.

Jubenil mailan, bina partidu izango dituzte hernaniarrek kiroldegian, gaur, 16:00etan hasita. A taldean, Hernanik Arizmendiren aurka neurtuko ditu indarrak. B taldean, berriz, hernaniarrek Tolobolei izango dute aurrez aurre. 

Kadeteen kategorian, Hernaniko hiru taldetatik bik jokatuko dute partidua, eta hirugarrenak atsedena dute lehenengo jardunaldian. A taldean, Hernanik 10:00etan du norgehiagoka gaur, Ostadarren aurka, kiroldegian. B taldean, Txingudiren kontra arituko da Hernani, gaur, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!