Oroimen ekitaldia gaur, hilerrian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Oroimen ekitaldia, hilerrian Argi-Horma eskulturaren aurrean, egingo dute gaur, 12:00etan, fusilatu zituztenak gogoratzeko. Honela, oroimen historikoaren bidean, urrats bat gehiago emango du Hernanik. 1936ko gerraren testuinguruan «hilerrian fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituztenak omentzeko, haien oroimena eta duintasuna berreskuratu behar delako». Ia 200 pertsona fusilatu zituzten Hernanin, garai horretan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!